1NGO SEKTOREA. Mendiko traila

11,5 kilometroko traila izango da eta ibilbidea 3 eremutan ezberdindu ahal dugu. Lehenengoa irteeraren ingurua izango litzateke. Plazatik atera eta %2 duen errepide zatia dago eta ondoren aldapa gogorrenera heltzen gara. Aldapa honen lehen zatia errepidea da eta %15eko igoera du. Ondoren mendiko bidexkekin lotura egiten du eta tokiren batean %29ko igoera topa dezakegu. 

Trailaren bigarren zatia korrikalariek gehien disfrutatuko duten zatia dela esan dezakegu. Izan ere, nahiz eta igoera eta jaitsieraz josita dagoen, mendiko bidexketatik igarotzen den 4,5 kilometrotako ibilbide zatia da. Igoera batzuk %20ko desnibelera heltzen dira.

 Hirugarren eremuari deitu dioguna helmugarako jaitsiera izango litzateke. Ingurua eta lursaila guztiz aldatzen da. Izan ere, bidexka itxietatik joatetik, inguru zabaletara joatera jotzen dugu. Lursaila, ordea, oraingoan belarrez jositakoa izango da, baina engainatzen duen aldape txiki batez dago osatua azkeneko mendi zati hori. Azkenengo 3 kilometroak azkarra den jaitsiera batek osatzen ditu, bai mendiko pistetatik eta baita errepidetik ere. Trantsizioaren sarrera egin ahal izateko, Urduñako harresiari bira oso polita eman beharko zaio.

Powered by Wikiloc

2. SEKTOREA. Mendiko BTT

20 kilometro bizikletaz egin behar den bigarren sektorea, lehenengo sektorearen luzapen bat dela esan daiteke. Ezberdintasunik nabarmenenak, aldapa luze eta gogorrak daudela izango litzateke eta horrek kirolarien fisikoa eta teknika limitera eramango du. Ibilbidearen %60ª trailaren berdina izango da. Hau da mendiko bidexkak dira ibilbidearen gehiengoa, korrika egiteko oso erosoak direnak, baina bizikletarekin egiteko teknika eskatzen dutenak.

Kontuan hartu beharreko punturen bat badago. Adibidez 5,5.kilometroan, Piko Fraileko pasoa dena, bizikleta 50 metrotan zehar bizkarrean eraman behar da. Bedarbideko pasoan ere, ibai txiki bat dago eta bertan ere bizikletatik jaistea gomendatzen dizuegu. Hori 12. Kilometroan da. Jaisteko azken kilometroak eta trantsizioari sarrera trailaren berdina izango da.

Powered by Wikiloc

3. SEKTOREA. Kasko historikotik bira

Mendi duatloiaren azken zatia hiriko kaletatik eginiko 1,3 kilometroko zatitxoa da. Urduñako Kasko historikoa zeharkatuko du eta jendez inguratuta helmugaratu ahalko zarete. Helmugarako sarrera oso polita eta ikusgarria izango da, izan ere, Foru Plazako Piloia izango baita helmuga

Powered by Wikiloc